2013(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

MUSIKA TRESNA NORK AUKERATU

Txiki txikitatik hasten dira umeak musika egiten. Garai horretan, bat izaten dira melodia eta zarata: soinu efektu soila. Adin horretan perkusio tresnak gustatzen zaizkie gehien (tanborra, panderoa, xilofonoa, txintxinak, musika barrak, ...), eta halakorik eskura eduki ezean, zernahi erabiliko dute ordezko. Ondoren, musika ikasten jarraitzeko gogoa badute, pentagramek eta kortxeek hartuko dute jostailuzko danborren lekua. Solfeoa eta musika-hizkuntza ikasteko garaia izaten da hori. Eta musikak egiaz erakartzen baditu, beste pausu bat eman nahi izaten dute. 5 eta 8 urteko adinean, sofistikatu egiten da ikasketa, benetako musika tresna aukeratzeko tenorea iristen baita. Gehien gehienek pianoa, zeharkako txirula edo gitarra hautatzen dituzte, baina izaten dira biolina, tronpeta edo beste tresna bat aukeratzen dutenak ere.

Musika tresna bat edo beste aukeratzerakoan, ez da komeni gurasoek hauta dezaten haurraren lekuan. Haurrak berak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen. Gurasoek eta irakasleek aholkuak eman ditzakete, baina ez beraien ordez musika tresna aukeratu. Musika pedagogian adituan direnek nabarmentzen dute bere motibazioak eraman behar duela ikaslea musika tresna bat aukeratzera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina