Astekaria

2013/10/14

Gaur irakasgaiaren lehen klasea izan da. Lehenengo, Irakasleak, kurtso osoan zehar egingo dugunaren aurkezpen txiki bat egin du. Ondoren, ikasle bakoitzak aurkezpen fitxa bat jorratu behar izan dugu. Erabilitako programa OpenOffice izan da. Bertan, taula bat irudikatu behar izan dugu bakoitzaren datuak jarriz. Ondoren, binaka, ordenagailuei eta euren osagarriei buruzko galdera batzuk landu ditugu.

2013/10/15

Gaur, atzoko galderak era egokian landu ahal izateko, irakasleak, ordenagailuei buruzko azalpen orokor batzuk eman dizkigu:

1. Ordenagailua eta osagarriak. Kode digitalean (01) oinarritutako teknologiak dira. Ordenagailuek bi osagarri dituzte: Hardware-a eta software-a.


  • Hardware: Ikusten diren elementuak dira (osagarri fisikoak). Hauek, aldi berean, bi taldetan banatzen dira:  Batetik oinarrizko osagarriak (burmuina), beraien artean CPU, monitorea, teklatua eta sarea ditugularik, eta bestetik osagarri periferikoak, imprimagailua, skannerr-a, bozgarailua eta webcam-a besteak beste


 Software: Programak dira (osagarri logikoak). Hauek ere bi taldetan banatzen dira: Alde batetik sistema eragileak , Linux, windows eta Macintosh beraien dira artean garrantzitsuenak, eta beste alde batetik programak, idazteko, irudiak egiteko, musika entzuteko edota nabigatzeko balio dutenak.



Kontzeptu hauen azalpen batzuk ere eman zizkigun:

  • Sistema eragileak: Sistema bat da, beste guztiak marchan jartzeko beharrezkoa dena. Ezin dira bi sistema eragile batera erabili.
  • INPUT: Ordenagailuan "informazioa" sartzeko. Teklatua, sagua, microfonoa, skanner-a, webcam-a,...
  • OUTPUT: Ordenagailutik "informazioa" ateratzeko. Altaboza, monitorea, imprimagailua, aurikularrak,... Pendrive-a output eta input da.
2. Ordenagailuan dauden programak: OpenOffice, Microsoft office, Irudiak egiteko, Soinurako, bideoak egiteko, nabigatzaileak,...

3. Fitxategi motak

  • Testu formatuak: .doc, .odt
  • Soinu formatuak: wafe, midi, wm, mp3
  • Irudi formatuak: gift, jpeg, png, Mb 
  • Bideo formatuak: Avi, mpeg, divx, mov, wmv
  • Beste batzuk: pdf (interneten sartzen baduzu gero ezin da aldatu, ezin dute editatu)
4. Memoria

  • Bi mota: Batetik RAM-a (Random access memory) dago, lan egiteko memoria da. Zenbat eta RAM memoria gehiego arinago lan egin daiteke. Bestetik ROM-a (Read only memory) dago, disko gogorreko memoria. Pendrive baten modukoa da.

  • Neurriak: Bit (unitatea 0,1), Byte (1000 bit), Kilobyte (KB: 1000 Byte), Megabyte (MB: 1000 KB), Gygabyte (GB: 1000MB), Terabyte (Te: 1000GB).

  • Formatoak: Bi daude. Finkoak direnak, disko gogorra eta sareko zerbitzuak; eta eramangarriak direnak, CD rom-a, DVD, Pendrive, MP3, on line erbalgarriak,...
5. Software

Irekia eta dohainik izatea ez da berdina. Izan daiteke kodea itzia izatea eta hala ere dohainik erabili ahal izatea. Adibidez unibertsitateak software bat ordaindu dezake bere ikasleei eskeintzeko. Beraz, ikasleentzat dohainik izango da.
Kode librea, free eta dohainik, berriz, gauza bera da.
Kode irekia, aldatu daitekeen programa bat da. Microsot itxia da eta OpenOffice irekia.

"KODE IREKIA GARAPENERAKO METODOLOGIA DA, SOFTWARE LIBREA MUGIMENDU SOZIAL BAT DA"

Taldeka atzo hasitako galderak erantzun ditugu, bukatzean,  moodelera bidaliz.

2013/10/21

Gmail kontu bat zabaldu behar izan dugu. Ondoren, irakasleak, bertako kontzeptu batzuk nola erabiltzen diren azaldu digu.

- Iragazki: Helbide konkretu batetik bidaltzen dizkiguten emailak zuzenean paperontzira botatzeko.

- Etiketak: Informazioa eta mezuak zailkatzeko, bilaketa errazteko. Mezuan klikatu behar da, etiketa irudiari    eman eta izena jarri.

- Filtroak: Configuración irudian sakatu, filtros, crear un filtro nuevo. Zer filtratu nahi duzun aukeratu          dezakezu, jatorria, asuntoa, etab jarriz

- Mesuak bidaltzeko: Goiko lauki urdinean izena jarriz.

- Alerta gorde: Gai bati buruzko informazioa gure korreora heltzeko. Alertaren irudia kanpai hori bat da.      Behin eginda ezabatu nahi ezkero: administrar sus alertas, aditar, eliminar.

- Google academic: bilatzaile bat da baina edukiak mugatuagoak daude.

- DOCs edo Drive : dropbox-en antzekoa.

Ondoren Bloga nola zabaltzen den azaldu digu, bakoitzak berea sortuz. 

2013/11/04

Bloga egiten jarraitu dugu.. Erlojua nola jarri eta  diseñu desberdinak, plantillak, koloreak, e.a. nola erabiltzen diren aztertzen ibili gara. 

2013/11/05

Bloga egiten jarraitu dugu gaur ere. Gelan, irakasleak,  bideoak, argazkiak, sarrerak, e.a nola sartu behar diren azaldu digu

2013/11/11

Gaur taldeko proiektuarekin hasi gara. Ikasgelan kasu bat aurkeztu digute eta egoera hori aztertzeko taldeak eratu behar izan ditugu. Kasua, irakasle bezala lanean gauden ikastetxera ordenagailu bat iritsi dela da. Guk ordenagailu horrekin egin dezakeguna ikusi behar dugu hainbat aspektu kontutan izanda. Talde fitxa bete dugu. Taldeari buruzko hausnarketa bat ere egin behar izan dugu, talde lanaren eta taldeko kideen eginkizunen garrantziari buruzkoa hain zuzen ere. Websitea ere zabaldu dugu.

2013/11/12

Talde lanarekin jarraitu dugu. Lehenengo, taldeka, "los jetas y los pasotas" artikulua landu dugu, ondoren gelako beste klasekide guztiekin ideia nagusienak azpimarratuz.
Proiektuari hasiera eman diogu egoerari buruzko mapa mentala, hipotesia eta krononogramarekin hasiz. Hasieran zalantza ugari sortu zaizkigu baina hauek argitu orduko lanari martxa hartu diogu.

2013/11/18

Gaur ere proiektua egiteko erabili ditugu klaseko orduak. Gaitasun digitalari buruzko artikulu batzuk irakurri behar izan ditugu, horri buruzko eskema bat eginez.
Kasuko hipotesiari ere buelta batzuk eman dizkiogu hobetu ahal izateko.

2013/11/19
Gaur gaitasun digitalari buruzko definizioa, 5 dimentsioak, eskolarekiko erlazioa eta hausnarketa egin dugu gero taldekide batek gela aurrean aurkezteko. 
Orokorrean, klasearen gehiengoak teknologia berriak Haur Hezkuntzarako baliabide oso ona direla uste du, bizi garen gizarte honen parte izanik ezin baititugu gelatik hurrundu. Baina, hala ere, erabiltzen ikasteko oso goiz dela uste du, gero lehen hezkuntzan, DBH eta baita unibertsitatean ere ikasteko denbora nahiko izango dutelako.
Horrez gain, Lehen hezkuntzan, bai talde lanak egiteko zein informazioa bilatzeko oso tresna egoki bezala ikusten du. Gainera, etapa honetan, teknologia berri hauen onura eta arazoak azaltzeko adin egokia dutela pentzatsen du gehiengoak. 

2013/11/25

Lehenengo Delicius herramienta erabiltzen erakutsi digute. Aplikazioa erabiltzeko lehenengo kontu bat zabaldu behar da beraz horretan ibili gara. Aplikazio horren bitartez gustatzen zaizkigun linkak etiketen bidez gorde eta ordenatu ditzakegu. Oso erabilgarria iruditu zait.
Ondoren, proiektuarekin aurrera jarraitu dugu. Horretarako gidan agertzen diren link ezberdinak aztertu behar izan ditugu gero bakoitzak 1 aukeratuz. Nik gelapdi bloga aukeratu dut hezkuntzan IKTak erabiltzeko baliabide ugari aurkezten dituelako. 
Azkenik, genero berdintasunari buruzko hitzaldi bat entzun ahal izan dugu gelan bertan.

2013/11/26

Atzo taldekide bakoitzak aukeratutako linkari buruzko fitxak amankomunean jarri ditugu. Fitxa guztiak websiteara igo behar izan ditugu. Ondoren interesgarriena aukeratu dugu. Talde bakoitzak aukeratu duen linkaren aurkezpen txiki bat egin du gelaren aurrean.

2013/12/09

Gaur gure proiektua zein izango den definitzen hasi gara. Guk blog bat egingo dugula pentsatu dugu eta blog horren helburua zein izango den definitu dugu. Gure bloga nahiz eta haurrek erabiltzeko izan, irakasle eta gurasoei ere zuzentzea interesgarria izan daitekeela adostu dugu eta bide horretatik lan egiten hasi gara.
Horretaz gain, gelan, irakasleak erabilgarriak izan daitezkeen herramienta desberdinak erakutsi dizkigu: glogster, bomomo eta voki.

2013/12/10

Gaur proiektua egiten egon gara denbora guztian. Lana binaka banatu dugu, bakoitzak atal bat egiteko: irakasleak, ikasleak edota gurasoak. Informazio baliagarria komunean jarri dugu gero talde bakoitzak bere atala blogean sartuz.

2013/12/16 

Klase hasieran irakasleak blogean sartzeko herramienta batzuk azaldu dizkigu, baita ISSUU herramienta ere. Azken hau gauza desberdinak publikatzeko balio du. 
Ondoren, Proiekturako egiten ari garen bloga bukatzen ibili gara, bihar aurkezpen eguna delako. Blogean, esan bezala, hiru atal desberdin eratu ditugu. Lehenengoa ikasleena, beraientzat zailtasun desberdineko ariketak daudelarik. Bigarrena, irakasleena, haurrekin aurki ditzaketen arazoak edo zailtasunak gainditzeko erabili dezaketen informazioarekin. Eta azken atala gurasoena da. Horretan, klasean egiten ditugun jarduerak egongo dira.

2013/12/17 

Gaur proiektuen aurkezpenak egin ditugu, bukatzean talde bakoitzak autoebaluazioa egin behar izan duelarik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina