2013(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

MUSIKA TRESNA NORK AUKERATU

Txiki txikitatik hasten dira umeak musika egiten. Garai horretan, bat izaten dira melodia eta zarata: soinu efektu soila. Adin horretan perkusio tresnak gustatzen zaizkie gehien (tanborra, panderoa, xilofonoa, txintxinak, musika barrak, ...), eta halakorik eskura eduki ezean, zernahi erabiliko dute ordezko. Ondoren, musika ikasten jarraitzeko gogoa badute, pentagramek eta kortxeek hartuko dute jostailuzko danborren lekua. Solfeoa eta musika-hizkuntza ikasteko garaia izaten da hori. Eta musikak egiaz erakartzen baditu, beste pausu bat eman nahi izaten dute. 5 eta 8 urteko adinean, sofistikatu egiten da ikasketa, benetako musika tresna aukeratzeko tenorea iristen baita. Gehien gehienek pianoa, zeharkako txirula edo gitarra hautatzen dituzte, baina izaten dira biolina, tronpeta edo beste tresna bat aukeratzen dutenak ere.

Musika tresna bat edo beste aukeratzerakoan, ez da komeni gurasoek hauta dezaten haurraren lekuan. Haurrak berak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen. Gurasoek eta irakasleek aholkuak eman ditzakete, baina ez beraien ordez musika tresna aukeratu. Musika pedagogian adituan direnek nabarmentzen dute bere motibazioak eraman behar duela ikaslea musika tresna bat aukeratzera.


2013(e)ko abenduaren 29(a), igandea

MUSIKA TRESNA BAT JOTZEAREN ONURAK



Musika tresna batekin aritzeak trebatu egiten ditu begiak eta eskuak. Memoria ere indartu egiten du, baita sormena eta hizkuntza-trebetasunak ere. Horrexegatik, hain zuzen, gero eta espezialista gehiagok gomendatzen dute haurrek musika ikas dezatela, hobetu egiten baititu idazketa eta irakurketa trebetasunak, dislexia duten haurrengan, nagusiki. Adimen espaziala ere nabarmen garatzen zaie musika tresna bat jotzen dutenei. Eta oso alderdi garrantzitsua da hori eguneroko bizitzan. Orientatzen jakiteko, adibidez, aski lagungarria gertatzen da adimen espaziala, berdin matematikako problema konplexuak ebazteko ere, eta itxuraz erraz errazak diren keinuak egiteko ere bai, hamaiketakoa biltzeko, esaterako. Gainera berehala ikusten dira musikaren onurak: adituek egindako kalkuluen arabera, ikasketari ekin eta 4 hilabetera hasten da susmatzen aldaketa.
Onura fisiologikoak ekartzeaz gain, haurren izaerari eta besteekin harremanetan egoteko gaitasunari ere eragiten dio musika tresna bat jotzeak. Oro har persona metodiko eta disziplinatuak izaten dira, xehetasunak zaintzen dituztenak, zereginak ongi planifikatzen dituztenak eta arreta jartzeko gaitasun nabarmena izaten dutenak. Eta dohain horiek guztiak, estimu handitan edukitzeko modukoak dira. Sarri askotan irakasleen aurrean aritu behar izaten du musika tresna bat jotzen duenak, edo aztertzaileen aurrean. Horri esker, beldurrari gain hartzen ikasten dute gazteek, herabetasuna gainditzen, eta segurtasuna eta autokonfidantza ematen die.
Hala ere, musika tresna bat jotzeak ekar ditzakeen onurak pikutara bota nahi ez baditugu, arretaz zaindu behar dira bi alderdi. Akats larria izango litzateke gurasoen aginduz eta haiek hala nahi dutelako has dadin haurra musika tresna bat jotzen, haurra bera guztiz konbentzituta egon Gabe. Horrela gertatzen bada kondena moduan biziko du haurrak jarduera hori. Haurrak ez dira zamatu behar. Eskolaz kanpoko jarduerekin hainbat gaitasun sozial eta kognitibo lantzen dituzte ikasleek, eta horietako batzuk nekez eskuratuko dituzte eskola barruan. Jostatzeko denbora ere eman behar zaie, familiarekin egoteko tartea edo atseden hartzeko beta. Horiek ere lehentasunezko jarduerak dira.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Umeekin musika klasikoa lantzeko, Vivaldiren "4 urtaroak"  ere erabili ditzakegu. Gainera, horrela urtaroak ere lantzen dituzte:











Haurrek ikaragarrizko gaitasuna dute ezagutza berriak asimilatzeko.Eta berezko gaitasun hori txikitatik estimulatuz gero, hurrengo urteetan ager daitezkeen hainbat arazo (eskola-porrota, gaitasun emozionala edo ikasketetarako motibazio falta, nagusienak aipatzearren) saihestu edo arintzea lortuko dugu.

Haurrek, aurreneko sei urteetan batez ere, beren bizitza gerora edukiko ez duten potentzial intelektuala daukate. Eta gaitasun horiek sustatuz, haurraren adimena gehitzeaz gain, zoriontsu izateko gaitasuna, ingurunearekin hobeto erlazionatzeko modua, eta azken finean, bizitzari etekinik handiena ateratzeko moduak eskainiko dizkiogu.

MUSIKAREN BOTEREA


Haurraren garunak esponja bat bailitzan berenganatzen du musika. Gauza jakina da musikarekin hezten diren haurtxoak, eskolaurrean batez ere, bere buruaz seguruago daudela, memoria edo oroimen handiagoa dutela, eta matematiketarako joera gehiago erakusten dutela. Eta adituek diotenez musika klasikoa (Mozart bereziki) eta jazza dira estilorik estimulatzaileenak.




2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea