2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

MUSIKA TRESNAK ETA KOTIDIAFONOAK


Musika sortzeko eguneroko bizitzan ditugun materialen erabilera aspaldiko kontua da. Hezkuntzaren munduan aritu diren autore askok erabili izan dituzte klaseko material bezala (Froebel, Montesori edota Agassi aizpak adibidez); Hauen erabilera helburu desberdinak zituen: altueraren ezagutza, tinbre eta intentsitatearen arabera objektuen bereizketa, etab.
Gure burmuinean soinu ezberdinei buruzko informazioa gordetzen dugu eta hauek entzutean bizitako esperientziekin lotzen ditugu asoziazio ezberdinak eraikiz. Askotan, soinu bakar batekin egoera konplexuagoak imitatu ditzakegu: trumoia, basoa, oilarraren kantua, etab.  Gainera soinu hauei buruzko konparazioak egitera jotzen dugu: Zeren antza dauka? zeri gogorarazten nau?
Azken hamarkadetan, material berrien sarrerarekin, musika egiteko objektuen kantitatea asko handitu da, azken hauekin naturako soinuen imitazioa hobetuz.: zaldien ibilera tamaina desberdineko plastikoekin, trumoiak aluminioko kartulinekin, etab.

"Kotidiafonoak" bi taldetan banatu daitezke:

·   "kotidiafono sinpleak" : ez dute beste materialen beharrik, berez eginda daude: botilak, tapak, objektu metalikoak, enbaseak.
·   "kotidiafono konposatuak" : normalean objektu edo material bat baino gehiago erabiltzen direnean.

Zeintzuk dira haur hezkuntzan "kotidiafonoak" erabiltzearen helburuak?

o     Ikasleak soinua sortzeko material edo objektu desberdinekin kontaktuan jarri
o     Gozatu eta aurkikuntza berriengatik plazerra lortu
o Bakoitza beraien materialak eta soinuak lortzeko kapazak izatea, entzumenaren fintasunarentzat estimulu bihurtuz.
o     instrumentuak maneiatzeko abilezia lortu
o     Soinu instrumentuen erabilera edo eraikuntza  egitean sormena garatu.
o     Gelako soinu bateratuen eraketan parte hartu
o     Taldeko eraketak baloratzea lortu  iritzi kritikoa garatuz
Hau lortzeko ikasleei honakoa erakutsi beharko genieke: Objektu desberdinen materiala, tamaina eta formak; Soinua nola eratu; Soinuaren ezaugarriak; Soinuaren konbinazioak; Instrumentuekin abestiak inprobisatu eta sortu; Soinu instrumentu errazak eraiki eta instrumentuekin haur kantak taldean jo.
Hala ere, haur hezkuntzan "kotidiafonoak" erabiltzeko orduan, lehenik eta behin beharrezkoa da irakasleak arlo hauetan  gaitasunak izatea: Soinua nola sortu jakitea, instrumentu errazen eraikuntza ezagutzea, eta garrantzitsuena dena, soinuaren esplorazioa egitea.
Soinuaren esplorazioari buruzko ariketak antolatzeko, planifikazio on bat izatea ezinbestekoa da, eta hauek burutu haurretik galdera batzuk erantzun behar ditu irakasleak:
o     Zeintzuk dira helburuak?
o     Zein material erabiliko dira? zergatik?
o     Taldeko lana nola antolatuko da?
o     Nola antolatuko da taldea? (talde txikiak, denok batera, lurrean eserita mahaien inguruan, etab.)
o     Irakasleak nola lagunduko ditu ikasleak? behatuz bakarrik, sormena garatzen lagunduz, kopiatzeko ereduak emanez, etab.
o     Nola  antolatuko dira soinu indibidual berrien aurkikuntzak? Eta hauek zein  jarduera musikaletan erabili daitezke?

Galdera hauei erantzuna aurkitzeko, soinuaren esplorazioari buruzko ariketak honoko irizpideak kontutan hartuz antolatu daitezke:

Ø      Materialaren ingurukoak
- Material desberdinak hauek  sortu ditzaketen soinuak kontutan hartuz aukeratu behar dira eta   horretarako, irakasleak aurretiaz behatu behar ditu.
-  Ikasleen adin desberdinentzat egokiak izan behar dira.
-  Haurrengandik espero dugunarekin bat egon behar da.
- Ikasle guztiek materialekin lan egiteko aukera izan behar dute, beraz, denontzako material nahikoa egon behar da.
- Instrumentu berriak aurkezteko orduan taldeko jarduerak ondo antolatu behar dira.

Ø      Espazioaren ingurukoak
- Prestatutako jarduerekin bat egon behar da.
- Erabiliko diren materialak kontutan hartuta aukeratuko da: soinua desatsegina bada: kalea; ez bada: klasea, etab.
- Erabiliko den gelaren espazioa aldatu daiteke jardueren arabera.
- Espazio horretan ikasleen antolamendua ere jardueren araberakoa izango da.
Ø      Denboraren ingurukoak
- Haur bakoitzak esploratzeko denbora desberdina behar du eta jardueren iraupena honen araberakoa izan beharko da.
- Miaketa egiteko beharrezkoa izango duten denbora, adinaren, materialen eta proposatutako ekintzaren araberakoa izango da.
- Iraupena ondo aukeratzea garrantzitsua da beharrezkoa ez denean iraupenean ez gaineratzeko.
Ø      Irakasleak esku hartzearen ingurukoak
- Hiru etapa ditu: klaseak aurretiaz prestatu (materiala, espazioa eta denbora), jardueraren hasiera ( haurren antolaketa, materialen antolakuntza) eta jardueren garapena (jarduerak ondo antolatu beraien artean eta nahi den helburua lortu jarduera bukatzean).
- Azalpen argiak eman jarduerak bideratzeko orduan baina irakaslearen eredurik gabe.
- Klaseak era desberdinean gidatu jarduera bakoitzean.
- Bai taldeko zein bakarkako beharrizanez arduratu.

“Kotidiafonoen” adibideak
-       Koilara bi elkarren kontra talka eginez.
-    Edateko jogurta baten botila dilistaz, garbantzuz edo arrosarekin bete marakek sortzen duten antzeko soinua eratuz.
-       Beirazko botila baten sarreran putz eginez.
-      Komunean eskuoihalak berotzeko egoten den berogailuan eskuarekin edo beste objektu batekin gora eta bera eginez.


-       Biberoiaren tapa kendu eta ipini.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina