Hona hemen oso interesgarria iruditu zaidan bloga:
Abestiak eta dantzak
Blog honen bitartez, Haur Hezkuntzan erabili daitezkeen abesti eta dantza ezberdinak aurkeztu nahi dizkizuet
kanta eta dantzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kanta eta dantzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena
2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata
2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata
Hona hemen niri asko
gustatzen zaizkidan kanta eta dantza interesgarri batzuk. Kasu honetan Sortzen
ikasbatuaz taldeak "ENE KANTA" CDan proposatzen dizkigutenak
dira. Ene kantak, Nerea Urbizuk eta Urko Oskoz irakasleek
burututako lana da. Gainera, abestien dantzetan egiten dituzten mugimendu
gehienak eskolako umeek proposatutakoak dira, euren sormenari ere lekua eginez.
Proiektua Sortzen Ikasbatuaz taldeari
eskaini zitzaion Nafarroako zonalde “ez euskalduneko” gurasoei
ekonomikoki laguntzeko. Euren haurrek, beste askok bezala, ez dute eskubiderik
euskaraz ikasteko beraien herrietan (Mendigorria, Artaxoa)... eta beste leku
batera joan beharra direnez, diruz laguntzen die Sortzenek garraioan. Proiektuan
jende asko aritu da; hala nola, Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Pirritx eta
Porrotx, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo Osasunako jokalariak, Tiko eta Bittor
Alkiza jokalari ohiak, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Mikel Labaka eta Mikel
Aranburu Realeko futbolariak, Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Julio Soto
bertsolari nafarrak, Gotzon Barandiaran idazlea, Gualitxo musika talde
nafarra...
Ia abesti bakoitzak musika tresna bat du protagonista, eta hezurdura lana
egiten, batzuetan pianoa eta bestetan gitarra izan dira. Kantek gai asko
jorratzen dituzte: urtaroak, garbiketa, garraioak, lotarakoak, animaliak,
zenbakiak, joku batzuk ere badaude, ixtorioak...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)