2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Hona hemen niri asko gustatzen zaizkidan kanta eta dantza interesgarri batzuk. Kasu honetan Sortzen ikasbatuaz taldeak  "ENE KANTA" CDan proposatzen dizkigutenak dira. Ene kantak, Nerea Urbizuk eta Urko Oskoz irakasleek burututako lana da. Gainera,  abestien dantzetan egiten dituzten mugimendu gehienak eskolako umeek proposatutakoak dira, euren sormenari ere lekua eginez.
       Proiektua Sortzen Ikasbatuaz taldeari eskaini zitzaion  Nafarroako zonalde “ez euskalduneko” gurasoei ekonomikoki laguntzeko. Euren haurrek, beste askok bezala, ez dute eskubiderik euskaraz ikasteko beraien herrietan (Mendigorria, Artaxoa)... eta beste leku batera joan beharra direnez, diruz laguntzen die Sortzenek garraioan.   Proiektuan jende asko aritu da; hala nola, Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Pirritx eta Porrotx, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo Osasunako jokalariak, Tiko eta Bittor Alkiza jokalari ohiak, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko futbolariak, Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Julio Soto bertsolari nafarrak, Gotzon Barandiaran idazlea, Gualitxo musika talde nafarra... 

      Ia abesti bakoitzak musika tresna bat du protagonista, eta hezurdura lana egiten, batzuetan pianoa eta bestetan gitarra izan dira. Kantek gai asko jorratzen dituzte: urtaroak, garbiketa, garraioak, lotarakoak, animaliak, zenbakiak, joku batzuk ere badaude, ixtorioak...

http://www.enekantak.com/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina