2013(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Ni, Haur Hezkuntza ikasten ari den ikasle bat naiz eta blog hau, "Informazio eta Komunikazioaren teknologiak hezkuntzan" irakasgaierako egin behar dugun lan bat da.

Irakasgai honetarako, ikasle bakoitzak blog bat eraiki behar izan dugu. Nik  "Haur kantak eta dantzak" aukeratu dut gai bezala, musikak ume txikietan izan dezakeen eragina garrantzitsua iruditzen zaidako:


  •   Musikak haurren ahalmen linguistikoen garapena errazten du. Ikasten dituzten abestietan agertzen diren hitzak barneratzean.
  • Abesti horien erritmoa jarraitzeak (txaloak, oin hotsak...) aurrerantzean haurren irakurtzeko trebesiak areagotu ditzake.
  • Musikak haurrak libre sentitzea  lortzen du, beraienganako segurtasuna eta konfiantza areagotuz.
  • Musika tresna ezberdinak entzutean, besteei aditzen ikasten dute. Gainera abestietan izaten diren errepikapenekin, sekuentziekin eta abar matematiketarako gaitasuna suspertzen da.
  • Haurrek erritmoa jarraituz dantza egiten dutenez motrizitate jarduerak ere hobetzen dituzte.
  • Musika entzuteak gaur egungo bizimoduaren estresa murrizteko ere balio du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina